Amurrioko Enpresak Elkarteak Adimen Artifizialari buruzko hitzaldi batekin ospatuko du Batzar Nagusia
Apirilaren 1ean, 17:30ean, ReforAmurrio Enpresaldean, Amurrioko Enpresen Elkarteak, Udalak diruz lagunduta, 2025eko Batzar Nagusia egingo du, udalerriko enpresentzat funtsezkoa den topaketa.
Batzarrean, elkartearen balantzea eta tokiko enpresa-sarea indartzeko ekimen berriak aurkeztuko dira. Gainera, Adimen Artifizialari buruzko hitzaldi berezi bat emango dute: “AA generatiboa, zertarako balio du benetan?” , Brain & Code-ren eskutik, teknologia horrek enpresa-munduan duen eragina, enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna nola hobe ditzakeen jorratuz.
Ekitaldiari amaiera emateko, networking gune bat egongo da, lunch txiki batekin batera, eta bertaratzen direnek ideiak trukatu eta elkarlanerako aukera berriak sortu ahal izango dituzte.
Elkarteko kide diren enpresa guztiak topaketa honetan parte hartzera animatzen dituzte gainontzeko enpresak. Informatzeko, berritzeko eta enpresa harremanak sendotzeko aukera izango da.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo info@goineram.com helbidera idatzita.