Ikastaroa: Ordenagailua, mugikorra eta Internet erabiltzea zure egunerokotasunerako.
Amurrio Bidean-ek, Sartu Alava-ren laguntzaz, oinarrizko gaitasun digitalei buruzko ikastaro bat eskainiko du, Internet erabiltzen ez duten pertsonei edo oso oinarrizko erabiltzaileei zuzendua, jauzia eman eta mugikorra edo ordenagailua erabiltzeko beldurra gal dezaten.
Prestakuntza ekainean egingo da, 5etik 22ra, astelehenetik ostegunera, 09: 30etik 13: 00etara, Amurrio Bidean teknologia berrien gelan.
Zein da ikastaro honen arrazoia? Digitalizazioak ingurune aldakorra sortu du, eta, beraz, egokitu egin behar dugu, inor atzean gera ez dadin. Horregatik, herritarrei laguntza eman behar zaie eten digitala deritzona gainditzeko. Gaitasun digitalen inguruko prestakuntza honek bizitza errazagoa, erosoagoa eta eraginkorragoa bihurtuko die gailu horiek Interneteko konexioarekin erabiltzeko mesfidantza handiagoa duten pertsonei.
Administrazioarekin izapideak egiten ikasiko duzu zure burua elektronikoki identifikatuz; horretarako, BAkQ beharko duzu, eta ez baduzu, prestakuntza honetan eskatuko duzu. Administrazioan hitzorduak modu digitalean eskatzen ikasiko duzu, adibidez, Osakidetzan. Posta elektronikoa antolatzea, dokumentuak eta argazkiak gordetzea, bideo-dei bat egitea edo Lanbiden eskaintzak bilatzea.
Nola emango da? Alde batetik, egitea lehenetsiko da, eginez ikastea, ariketak urratsez urrats errepikatuz, behar diren aldietan; eta, bestetik, gailuekin lan egingo da: ordenagailuarekin eta mugikorrarekin. Aste bakoitzaren amaieran, ikasitako “tip” txikiak gogorarazteko ariketa batzuk egingo dira.
Prestakuntza honetan interesa baduzu jarri harremanetan Amurio Bidean-ekin 945891721 telefonoan.
Gaitasun digitalen maila ahalik eta antzekoena duten 10 pertsona inguruko talde bat izan nahi dugu, prestakuntzan inor lekuz kanpo senti ez dadin. Hori dela eta, hautaketa bat egingo da elkarrizketa pertsonal baten bidez eta erabilerei buruzko galdera batzuk jasoko dituen formulario baten bidez.