Amurrio Bidean agentziak abian jarri du enplegu bilaketa-programei buruzko aholkularitza-zerbitzu orokor eta pertsonalizatua
LANBILA. LEHEN ENPLEGURAKO KITA programan izena emateko epea luzatu egin da.
Amurrio Bidean garapen agentziak, herritarrei lana bilatzen laguntzeko, hainbat programa ditu martxan. Lanbila, planteatuta dago gazteei ikasketak amaitu ondoren lan-munduan izango dituzten lehen esperientzietan orientazioa emateko, astebeteko formatu espres batean.
Lanbilaz gain, HAZILAN programa dugu, 20 eta 44 urte bitarteko gazte langabeei zuzendua. Hazilanen, lan-gaitasunak lantzen dira, eta, gainera, eskuratutako ezagutzak aplikatzen dira, bekadun praktiken fasearekin: hilean/800€ 4 hilabetez.
Bestalde, HAZILANen barruan, adin-tarte berdinerako eta CFGMtik aurrerako ikasketetarako, AKTIBATU EXPRES programa espezifikoa ere badugu, lana bilatzeko banakako laguntza-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen duena.
Era berean, Garapenekin, Euskadiko garapen-agentzien elkartearekin, elkarlanean aritzen da urtero GLOBAL TRAINING BEKAK kudeatzeko. 30 urtera arteko gazteei zuzenduta daude, GMHko prestakuntza edo unibertsitate-ikasketak eta ingeles-ezagutzak dituztenei, eta 6 hilabetez hilean 1530 € ematen zaizkie atzerrian praktikak egiteko.
Horregatik, Amurrio Bidean-ek esteka hau aktibatu du, lehen aipatutako edozein enplegu-programatan izena emateko aukera emateko. Interesa duen edonork bete ahal izango du inprimaki hau, eta agentziak aholkua emango dio bere beharretara ondoen egokitzen den enplegu-programari buruz.