Tag Archive for: formakuntza

Games Academy Amurriora itzuli da bideojokoak egiten ikasteko 2 tailerrekin

Amurrio Bidean ekimenaren hurrengo ekitaldiak ekainaren 27an eta 28an izango dira, 10:00etatik 14:00etara.

Games Academy doako tailerrak dira, eta bideojokoak modu praktiko eta errazean garatzen ikastea dute helburu, aldez aurreko ezagutzarik gabe. 12 urtetik gorako gazteek Unity edo Roblox bezalako tresna profesionalak erabiltzen ikasteko diseinatuta daude, mailak, joko-mekanikak, menuak edo beren pertsonaia idealak sortzeko.

Tailerren bidez, jakin-mina eta interesa piztu nahi zaie bertaratutakoei, etxetik bideojokoak egiten eta ikasten jarrai dezaten, erabiltzen ikasitako doako tresnekin. Azken batean, etengabe hazten ari den sektore batean bokazioa piztea da helburua.

Tailer horiek Arabako eta Euskadiko hainbat herritan egiten dira, eta honako kokapen hauek nabarmentzen dira: EUNEIZ (Gasteizko Unibertsitatea), Saregune, Kuartango Lab eta Amurrio Bidean, besteak beste.

 

Roblox (27/06)

Ezagutu minijokoen sorkuntzaren mundu zirraragarria gure lantegi espezializatuan.
Roblox Studio tresna ahaltsua erabiliz, Minecraften TNT Run ezaguna birsortzen ikasiko dugu. Ingurune birtualen eraikuntza esploratuko dugu, joko-mekanika zirraragarriak inplementatuko ditugu eta ukitu paregabeak gehituko dizkiogu gure jokoari.
Sar zaitez esperientzia praktiko eta dibertigarri honetan ideiak ekintza bihurtzeko, Minecraften sormenak inspiratuta!
Hizlaria: Haimar Arregui

 

Unity (28/06)

Badakizu zer duten komunean Angry Birds, Pokemon Go edo Crossy Road bezalako joko ospetsuenek? Unity motor moldakorrarekin garatu dira, edozein plataformatan funtzio interaktiboak garatzeko egokia. Tailer honetan 2D plataformen bideojoko bat sortuko dugu. Oinarrizko joko-mekanikak sortuko ditugu (anda/corre, salta, dash, muerte, check points pertsonaia eta mugimenduari soinua ezartzea).

Hizlaria: Haimar Arregui

 

Tailerrak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da www.gamesacademy.eus webgunean. Plazak mugatuak dira.

 

Ekimena Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak finantzatzen dute, BIC Arabak eta EUNEIZek koordinatzen dute eta Euskaltel Fundazioarekin lankidetzan.

Aurten, nobedade gisa eta gaztetxoengana hurbiltzeko asmoz, web orria eta sare sozialen profil hauek estreinatu dituzte: Instagram@gamesacademy_eus eta TikTok@gamesacademy_eus

 

Prest al zaude hurrengo mailara pasatzeko?

Edicion pasada de games acadamy

Games Academy 2022ko edizioa

JARDUNALDIA: BERRITASUNAK 2023rako LANGILE AUTONOMOEN ERREGIMEN BEREZIKO KOTIZAZIOAN

Hitzaldia abenduaren 13an izango da, 14:00etatik 16:00etara Reforamurrio Enpresaldean.

2023ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako kotizazio-sistema berria ezartzen duen araudi berria.

Orain arte, autonomoek beren kotizazio-oinarria aukera zezaketen urtero ezartzen ziren gutxieneko eta gehieneko oinarrien artean, diru-sarrera errealak alde batera utzita.

Araudi berriarekin, autonomoek urteko etekin garbien arabera kotizatuko dute.

Jardunaldian modu argi eta praktikoan azalduko dira kotizazio-sistema berriaren berritasun nagusiak: urteko etekin garbien kalkulua nola egingo den, diru-sarreren tartearen araberako kotizazio-taulak, kotizazio-oinarriaren aldaketetarako epe berriak, diru-sarreren aurreikuspena egokia ez bada zer gertatzen den, jarduera etetearen aldaketa berriak, autonomo berrientzako tarifa laua nola geratzen den, etab.

Hitzaldia gure eskualdeko ekintzaileei, autonomoei eta enpresetako arduradunei zuzenduta dago eta Vital Fundazioak diruz laguntzen du Aiarako Kuadrillaren bitartez.

Informazio gehiago jaso eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean‑ekin 945891721 telefono-zenbakira deituta edo honako helbide elektroniko honetara idatzita: autoempleo@amurriobidean.org.

On-line izena emateko: https://labur.eus/M6voa

Jardunaldia_Berritasunak_RETA

LANBILA-ZURE ENPLEGU BILAKETAN EMAITZA DESBERDINAK LORTU NAHI DITUZU?

Abenduaren 7ra arte luzatu da Lanbilan izena emateko epea. Azkenik, prestakuntza abenduaren 12tik 19ra egingo da, 09: 15etik 13: 15era.

Bilaketa eraginkorra egiteko, beharrezkoa da jakitea zer lan-helburu dugun eta zer balio desberdin eman diezaiekegun enpresei edo enplegatzaileei.

Lanbila express formatuko programa da; 6 lan-saiotan garatzen da. Aiarako eskualdean erroldatuta dauden eta lan-bilaketa aktiboan dauden pertsonei zuzenduta dago, haien prestakuntza, adina edo lan-egoera edozein dela ere.

Hasteko, lana bilatzeko prozesuan nabarmendu behar ditugun indarguneak identifikatzeko gogoeta-fasea egiten da. Aurkeztuko garen enpresa edo enplegatzaile motari buruz pentsatuko dugu, eta CV egokitu bat diseinatuko dugu, gure egiten jakitea eta gure trebetasunak nabarmentzeko, bereizteko, hautatuak izateko eta lan-elkarrizketa bat izatera iristeko.

 

Lan-elkarrizketak prestatu beharreko une kritikoa dira. Egiten dakigun guztia, nolakoak garen eta horrek kontratatuko gaituen pertsonari edo enpresari zer balio ematen dion nabarmentzeko prestatuko ditugu.

Informazio gehiagorako edo izena emateko bete formulario hau: https://forms.office.com/r/MDKKrYy1Pp edo 945891721 telefonora deitu eta WhatsApp bidez.

Aiarako Kuadrillarekin elkarlanean garatutako eta Vital Fundazioak finantzatutako ekintza.

LANBILA PROGRAMA

Hazilan-en parte hartzeko azken plazak

Hazilan pertsonei lana bilatzen laguntzeko programa bat da. GMLH (Goi Mailako Lanbide Heziketa) edo unibertsitate-ikasketak dituzten, 20 eta 44 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago.

Urriaren 10ean talde-prestakuntza hasiko da, beraz, enplegua bilatzeko prozesuan laguntza nahi duten pertsonek, dela egoerari aurre egiten ez dakitelako, nahi dituzten emaitzak lortzen ari ez direlako edo bere burua ez dutelako gai ikusten erronkari bakarka ekiteko, Amurrio Bidean-era jo dezakete informazio gehiago eskatzera.

Enplegua bilatzeko zeharkako prestakuntza-programa bat da, enpresan hilabete eta erdi eta 4 hilabete bitarteko praktikaldia egiteko, edo negozio-ideiaren tutoretza Aurrera eramateko aukera ematen duena, aldi horretan beka bat jasotzeko aukerarekin. Gainera, Amurrion erroldatuta dauden pertsonek Udalak gazte planare bidez, programa honetarako bideratua duen beka jaso ahal izango dute, hilean 800 €-koa.

Taldea osatzeko azken plazak geratzen dira. Ez galdu aukera, hau izango baita 2016az geroztik martxan dagoen programaren azken edizioa.

Izena emateko, deitu edo utzi zure datuak formulario honetan:
https://forms.office.com/r/MDKKrYy1Pp

Jarduera hau 2014-2020 programa operatiboaren barruan dago, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 50ean.

Amurrio Bidean elkarteak sei prestakuntza-ekintza berri antolatu ditu urteko azken hiruhilekoan

Enplegua bilatzeko prestakuntza, kudeaketa logistikoa, jatetxe eta tabernako oinarrizko lanak eta passivehaus dira urritik abendura bitartean egingo diren gaiak.

Amurrio Bidean programak prestakuntza-tailer eta -ekintza batzuk diseinatu ditu, guztiak aurrez aurrekoak, bai jardunean dauden eta trebetasunak hobetu edo ezagutza berriak eskuratu nahi dituzten pertsonentzat, bai langabeentzat, lan-merkatuan sar daitezen edo berriro sar daitezen errazteko.

 

Arabako Foru Aldundiak Aiarako Kuadrillaren bidez diruz laguntzen ditu ekintzak, Hazilan Programa izan ezik; izan ere, programa hori EGFek diruz laguntzen du eta % 50ean finantzatzen du, 2014-2020 aldirako EAEko Programa Operatiboaren barruan.

Ikusi hemen kurtso guztiak.

Sakatu hemen izena emateko: https://forms.office.com/r/EhZaU6G47V

 

Plazak mugatuak dira eta izen-emateak irailaren 1etik aurrera hasiko dira. Parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek Amurrio Bidean elkartearekin jar daitezke harremanetan, 945891721 telefonoan edo formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoan

URRIAN HASIKO DA HAZILAN PROGRAMAREN ZAZPIGARREN ETA AZKEN EDIZIOA, LANA BILATZEN LAGUNTZEKO.

  • 2016tik Hazilanen 58 pertsonek parte hartu dute guztira. 33 pertsonek praktikak egin dituzte enpresetan, eta 13 ekintzailetza-proiektu aztertu dira.
  • Parte-hartzaileen % 40k lanean amaitu du programa.
  • 2018tik 27 beka eman dira, guztira 80.800 €-ko balioarekin.

Hazilanen parte hartzeko baldintzak hauek dira: 20 eta 44 urte bitartean izatea, goi-mailako heziketa-zikloko edo unibertsitateko gutxieneko ikasketekin, eta enplegu-bilaketa aktiboan egotea. Amurrion erroldatutako pertsonek dute lehentasuna, eta horiek bakarrik dute beka jasotzeko aukera.

Amurriok % 15,2ko langabezia-tasa du (langabezia-tasarik altuena duen EAEko 6. Udalerria da). Adinari dagokionez, pertsonen % 50ak 45 urtetik beherakoak dira, eta beste % 50 nagusiagosk (2022ko ekaineko datuen arabera).

Hazilan enpresako prestakuntza- eta praktika edo ekintzailetza-programa bat da. Programaren helburua da parte-hartzaileek 4 hilabetez enpresetan praktikak egin ahal izatea eta, aldi berean, tokiko eta eskualdeko enpresa-sareari kualifikazioa duten pertsonak hurbiltzea.

Bestalde, ekintzaile-kezka duten pertsonentzat, ekintzaile teknikariarekin negozio-ideia aztertzeko aukera ere bada, negozioaren bideragarritasuna aztertu ahal izateko, hau da, tutoretzapeko azterketa bat egiteko laguntza eta kontrastea izateko.

Hazilan-en parte hartzen duten pertsonek Amurrioko Udalaren gazteentzako enplegu-planeko beka bat jasoko dute, 800 €/ hileko. 12 beka horietako bat eskuratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik 115 orduko zeharkako prestakuntza batean parte hartu izana, Amurrion erroldatuta egotea eta praktika-fasean edo proiektuaren garapenean egotea.

Gaur egun urrian hasiko den edizio berria planifikatzen ari da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, telefonoz edo whatsappez 945891721 telefonoan edo posta elektronikoz: empresa@amurriobidean.org helbidean.

Jarduera hauHAZILAN 2014-2020 aldiko EAEko EGF Programa Operatiboaren esparruan garatzen da, eta EGFek % 50ean kofinantzatzen du.