Aiara Industrial Lab-eko arduradun teknikoaren enplegu-eskaintza
Aiara Industrial Lab-erako teknikaria hautatzeko prozesua ireki da. Arabako Garapen Agentziako Zuzendaritzaren mendekotasun hierarkikoan eta lankidetza-akordioa sinatu duten agentzia eta erakundeekin koordinatuz, ondorengo funtzioak beteko ditu:
- Erakundearen estrategia bera definitzen laguntzea sorreratik eta hura hedatzea.
- Lankidetza-hitzarmenak garatzea eta sustatzea inguruko enpresen, profesionalen eta ekintzaileen artean.
- Inguruko enpresekin elkarlanean aritzea lehiakortasuna hobetzeko proiektuen kudeaketan.
- Ekintzaileei eta berrikuntza irekiko proiektuei laguntzea.
- Proiektuaren kudeaketa operatiboa eta sustapena, eguneroko kudeaketarekin loturiko eginkizun exekutiboekin batera.
Baldintzak
Sektore publikoko hautapen-prozesu bat denez, OINARRI OROKORRETAN eta OINARRI ESPEZIFIKOETAN aipaturiko informazio- eta eskaera-prozedurara mugatzea eskatzen dugu. Oinarriak helbide honetan eskura daitezke: https://www.qualisconsultores.es/oferta-publica-de-empleo-procesos-en-curso.
Oinarriak:
Lan eskaintzaren oinarri espezifikoak: 202302-oinarri-espezifikoak
Lan eskaintzaren oinarri orokorrak: 202302-oinarri-orokorrak
Eranskinak:
Eskaera (Anexo I): 202302-anexo-i-Eskabidea
Zinpeko adierazpena (Anexo II ): 202302-anexo-ii- zinpeko-adierazpena