MERKATARITZA-SEKTOREARI ZUZENDUTAKO EUSKO JAURLARITZAREN LAGUNTZAK, COVID-19REN ERAGINA MINIMITZATZEKO

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko maiatzaren 30etik ekainaren 29ra arte egongo da zabalik.

Laguntza hauen erakunde onuradunak autonomoak, ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak dira, bai eta mikro eta enpresa txikiak ere, baldin eta beren jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, txikizkako merkataritzakoa bada (ekoizleek, artisauek edo industrialek zuzenean egindako azken kontsumoko ondasunen salmenta barne), eta 2020ko martxoaren 14tik apirilaren 13ra bitarteko hileroko diru-sarrerak erabat etenda edo murriztuta badituzte. 2019koa, edo, bestela, alarma-egoera deklaratu aurreko hilabetekoa, gutxienez

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 3.000 eurokoa da erakunde onuradun bakoitzeko, jardueraren gastu operatiboak eta arruntak estaltzeko, eta honako hauek dira diruz lagun daitezkeen kontzeptuak: lokalaren alokairu-gastuak, lokala erosteko maileguen kuotak, udaberri-udako stocka erosteko gastuak eta gastu arruntak. Diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako eta onartutako gastuak, BEZa kanpo, ez dira inola ere 750 eurotik beherakoak izango erakunde onuradun bakoitzeko. Ez dira onartuko zenbateko garbia, BEZa barne, 100 €-tik beherakoa duten gastuak.

Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, diru-laguntza eman ondoren. Diru-laguntzak norgehiagoka bidez emango dira. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren ebatziko dira, deialdian adierazitako irizpide objektiboen arabera (salmenten murrizketa, kargen eragina edo eragiketa-gastuak edo jarduera-denbora). Laguntzaren justifikazioa 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen egin beharko da.

Eskabidea egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko da; beraz, sinadura digitala behar da.

Esteka honetan sar daiteke laguntza-eskabidea:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/covid-19-merkataritza/web01-tramite/eu/

Edonola ere, edozein zalantza izanez gero edo laguntza izapidetzeko informazio gehiago behar izanez gero, harremanetan jar zaitezke Amurrio Bidean-ekin, tel honetan. 945891721 edo helbide honetan: administracion@amurriobidean.org

Resumen_Ayuda_Comercio_COVID19_GV