AMURRIOKO EKOIZLEEK BAT EGIN DUTE ‘AIARALDEA DENDATIK ETXERA’ EKIMENAREKIN

Orain arte, ostiraletako merkatuko 6 postuk egin dute bat proiektuarekin; produktuen banaketa ostiraletan egingo da, 14:00etatik 16:00etara.

Esperientzia honetan parte hartu nahi duten Amurrioko herritarrek online dagoen inprimaki bat bete beharko dute.

 

Amurrioko ekoizleek bat egin dute Aiarako Kuadrillak Amurrioko eta Laudioko Udalekin batera diseinatutako ‘Aiaraldea dendatik Etxera’ ekimenarekin. Ekimen horren helburua herriko dendetan kontsumoa bultzatzea da. Horregatik, esperientzia horren bidez etxeetara eramango dira egindako eskaerak.

Guztira, gaur arte, ostiraletako merkatuko 6 ekoizlek egin dute bat ‘Aiaraldea dendatik Etxera’ ekimenarekin, Quesería Karobi, Quesos Aguiñiga, Burutxaga hestebeteak, Pasteleria Arantzazu, Lureder eta Ziorregi S.C., Amurrioko eta eskualdeko 0Km produktuaren kontsumoa sustatzeko beste pauso bat. Zabalik dago proiektu horren parte izateko izena emateko epea. Beraz, nahi dutenek bat egin ahal izango dute.

Horrela, herriko ekoizleek bat egin dute irailetik ‘Aiaraldea dendatik Etxera’ ekimenaren parte ziren herriko saltokiekin: Industrias cárnicas Burutxaga, Boga Boga arrandegia, Alberto Otegui arrandegia, Goxe Berri eta San José S.C. haragitegia.

Esperientzia pilotu honetan parte hartu nahi duten herritarrek webgune honetan online dagoen inprimakia bete beharko dute: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScR5kxcysdfK0ScI6I2rv_NQxXLdKGUuqieqPqu2-I3gB18Hw/viewform