Amurrioko enpresa txikien egoerari buruzko galdetegi laburra

Amurrioko Udalak, COVID-19ren ondorioz udalerriko enpresak eta negozioak jasaten ari diren egoera konplexuaren jakitun, datu objektiboak izatea gustatuko litzaioke, gure enpresa-sarearen ekonomia suspertzen lagunduko duten ekintzak edo balizko laguntzak diseinatzeko.

Hori dela eta, Amurrio Bidean-ek galdetegi erraz bat diseinatu du hurrengo estekan eskuragarri dagoena: https://forms.gle/paGzENKKWbjtKxA37