AIARALDEA EKIN 2026: Aiaraldeko ekintzaileentzako topagunea

Prestakuntza jardunaldien, partekatutako esperientzien eta Aiaraldea Ekin 2026an egindako lanaren ondoren, apur bat gehiago ezagutzeko unea iritsi da.

Horretarako, Aken izango dugu, merkatuko aukera eta joera berriei buruzko hitzaldi bat ematen, ekintzaileek eta negozio txikiek beren proiektuak sendotu, garatu edo dibertsifikatu ditzaten.

Datorren abenduaren 3an, Laudioko Lamuza Jauregian, Aiaraldeko Ekin 2026 TOPAKETA egingo da. Topaketa horretan eskualdeko ekintzaileak bilduko dira esperientziak partekatzeko, harreman berriak sortzeko eta lankidetzarako aukerak aurkitzeko pentsatutako gune batean.

TOPAKETA-n ideia bat martxan jarri, negozio bat bultzatu edo Aiaraldean proiektu bat garatzea erabaki duten pertsonak ezagutzeko aukera izango duzu.

Gainera, mahai-inguru bat egingo dugu profil eta sektore desberdinetako ekintzaileekin. Haien esperientziak partekatu eta egunerokotasunean aurkitzen dituzten erronketara, ikaskuntzetara eta aukeretara hurbilduko gaituzte.

Jardunaldia luntx batekin itxiko dugu, une lasai bat berriketan jarraitzeko, elkar hobeto ezagutzeko eta harremanak estutzeko.

Aiaraldea Ekin-eko jardunaldietan parte hartu baduzu, negozio bat baduzu, autonomoa bazara, eskualdean proiektu bat garatzen ari bazara edo, besterik gabe, Aiaraldeko ekosistema ekintzailea ezagutzeko jakin-mina baduzu, TOPAKETA hau zuretzat da.
Zatoz zure esperientzia partekatzera, beste ekintzaile batzuk ezagutzera eta hazten jarraitzen duen sare baten parte izatera.

Zure zain egongo gara!

Data: 2026ko abenduak 3
Ordutegia: 17:00etatik 19:30era
Lekua: Lamuza Jauregia, Laudio

Izena eman: https://forms.cloud.microsoft/e/ET53S86V6C

 

“Aiaraldean EKIN 2026” programako jarduerak Aiaraldeko Kuadrillak antolatu ditu, Amurrio Bidean, Zabaia Landa Garapenerako Elkartea eta Laudio Hazi garapen-agentzien lankidetzarekin, eta Vital Fundazioaren finantzaketarekin.

Animatu parte hartzera!