AIARALDEA EKIN 2026: Zure proiektua bultzatu eta beste ekintzaile batzuekin konektatu
Aurreko edizioetan garatutako ekintzen arrakastaren ondoren, Aiaraldea Ekin 2026 itzuli da. Aiaraldeako pertsona ekintzaileei, autonomoei eta proiektu sustatzaileei zuzendutako proposamena da, tresna berriak eskuratu, esperientziak partekatu eta euren ekimenak indartu nahi dituztenentzat.
Programak prestakuntza praktikoa, inspirazioa eta pertsona ekintzaileen arteko harremanak uztartzen ditu, 3 prestakuntza-jardunaldi, lurraldeko enpresa eta proiektuetan egindako 3 esperientzia, banakako tutoretzak eta topaketa bat eskainiz.
AA zure negozioaren zerbitzura
Adimen artifizialak tresna erraz eta eskuragarriak eskaintzen ditu negozio txikien eta ekintzailetza-proiektuen kudeaketa, komunikazioa eta produktibitatea hobetzeko. Horregatik, edizio honek hiru tailer praktiko jasotzen ditu:
- AA zure negozioaren zerbitzura
Ikasi adimen artifiziala erabiltzen denbora aurrezteko, eguneroko lanak arintzeko eta zure jardueraren kudeaketa hobetzeko.
- Marketina, salmentak eta bezeroarentzako arreta AArekin
Sortu zure negoziora egokitutako mezuak, argitalpenak eta sustapen-materialak, hobeto komunikatzeko eta pertsona gehiagorengana iristeko.
- Ideietatik ekintzara AArekin
Identifikatu aplikazio-aukera errealak eta diseinatu plan erraz bat adimen artifiziala zure proiektuan txertatzeko.
Horrez gain, parte-hartzaileek banakako tutoretzak izango dituzte eskura, zalantza zehatzak argitzeko eta ikasitakoa proiektu bakoitzaren errealitatera egokitzeko.
Aiaraldeako pertsona ekintzaileen topaketa
Programa amaitzeko, elkarren ezagutza sustatu, esperientziak trukatu eta eskualdeko pertsona ekintzaileen artean lankidetza-aukera berriak sortzeko topaketa bat egingo da. Jardunaldia lunch batekin amaituko da, ideiak partekatzen eta harreman profesionalak sendotzen jarraitzeko.
Ikasteko, inspiratzeko eta zure proiektua hazteko aukera
Aiaraldea Ekin 2026 programak tresna praktikoak, benetako esperientziak eta harremanetarako guneak eskaintzen dizkizu, zure jarduera bultzatzeko, aukera berriak ezagutzeko eta zure proiektua konfiantza handiagoz garatzeko.
Izen-ematea zabalik
Aiaraldea Ekin 2026 programa Amurrio Bidean, Zabaia Landa Garapenerako Elkarteak eta Laudio Hazi erakundeek antolatzen dute, Aiaraldeko Kuadrillaren bitartez eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.


