Reforamurrio Enpresaldea hazitegian eta enpresa-zentroan sartzeko deialdi berria

Ekainaren 30era arte zabalik egongo da eskabideak aurkezteko epea

Reforamurrio Empresaldearen helburua bikoitza da: alde batetik, enpresa-ekimen berriei eta dagoeneko finkatuta dauden enpresei kokaleku bat ematea, eta, bestetik, topagune dinamiko bat sortzea, zentroan kokatutako enpresen arteko sinergiak eta lankidetza ahalbidetzeko.
Lokalak Zerbitzuen Sektore (“Bulegoak”) deiturikoaren barruan beren jarduera egiten duten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzat dira.
Bulego bakoitzaren alokairu-prezioan sartzen dira errentan hartutako lokal bakoitzaren kontsumoak eragindako gastuak, hala nola elektrizitatea, Interneterako konexioa, berokuntza, garbiketa, etab., baita zerbitzu komun batzuk ere; harrera, officea, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lanak, segurtasun-sistema, bilera-gelak, etab.
Gainera, jarduera hastera doazen enpresek edo pertsona sustatzaileek, edo eskaera aurkezteko unean jarduerari alta eman zitzaionetik hiru urte baino gutxiago daramatzatenek, prezio hobariduna dute, jada finkatuta dauden enpresen aldean.
Halaber, hobari gehigarriak aplikatuko dira enplegua sortzeagatik eta jarduera berritzeagatik, baldin eta bulegoa 25m2-tik gorakoa bada. Bi hobarien batura hasierako prezioaren % 50era irits daiteke.
Gaur egun, 12 moduluetatik 3 daude eskuragarri. Bulego horien neurriak 10,36 m2 eta 14,08 m2 artekoak dira.

Coworking espazioa

34,66 m²-ko bulego partekatua da, eta lau lanpostu, bilera-mahaia eta bulegoko berariazko altzariak ditu, Interneterako konexioaz gain. Erabiltzaileek zentroko gainerako instalazioak erabil ditzakete, hala nola bilera-gelak, harrera-gelak, office-ak, etab.
Diseinuarekin, IKTekin, industriari lotutako zerbitzuekin, zerbitzu profesionalekin eta abarrekin lotutako jarduera bat garatzen duten edo egingo duten pertsonei edo enpresei zuzenduta dago gunea. Ekintzaileek nahiz besteren konturako langileek eskura dezakete coworkinga, lan egiteko espazio bat behar badute eta bulegoa partekatzeko eragozpenik ez badute. Hileko prezioa 30,80 €-koa da (gehi BEZa).

Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek Amurrio Bidean (El Refor Kalea sn) Tel. 945 891721. E- mail autoempleo@amurriobidean.org Web- www.amurriobidean.org