Administrazio-errentamenduko erregimenean bulego bat alokatu ahal izateko, ezinbestekoa da Amurrio Bideaneko erregistroan eskaera aurkeztea, baldintza ekonomiko-administratiboen eta teknikoen pleguan eskatzen diren agiriekin batera.
Urtean bi epe daude eskaerak aurkezteko, betiere modulu hutsak badaude: bata, ekainaren 1etik uztailaren 1era, eta bestea, abenduaren 1etik urtarrilaren 1era.
Informazio gehiago eskuratzeko edo instalazioak ikusteko, idatzi helbide honetara: administración@amurriobidean.org
Prezioak barne hartzen dituen zerbitzuak
- Berogailua, argindarra, alarma-sistema, bulegoaren garbiketa eta eraikinaren mantentze-lan orokorrak
- Internetera konektatzeko ADSL linea.
- Harrera-gunea eta postontzi pribatuak.
- Office partekatua.
- CDak eta papera birrintzekoa.
- Enpresaren izena eta jarduera agertzea sarrerako panelean.
- Bilera-aretoak, aurretik erreserbatuz gero.