Amurrio Berrikusik 2025eko lehen kanpainari hasiera ematen dio: Gazte Menua

Amurrio Berrikusi APPak ongietorria ematen die 16 eta 30 urte bitarteko gazteei, “Gazte menua” sarituz.

Martxoaren 10etik apirilaren 30era bitartean Amurrio Berrikusi APPan deskargatu eta erregistratuz, “Gazte Menua” bat lortu ahal izango dute: bokata, sándwich edo hanburgesa + edaria pack bat. Hemen kontsumitu ahal izango dute: Atxubi Barria, Alanbike, DBH Gastrobar Iturrialde, Lasai Taberna eta Taberna Frontón.

Hona hemen pack hau lortzeko jarraitu beharreko urratsak:

  • 16 eta 30 urte bitartean izatea.
  • APPa deskargatzea, erregistratzea eta orduan kupoi proposamena jasoko da. Kupoi proposamena ikusteko, Amurrio Berrikusi aplikazioan sartu beharko duzu, “Club AB” – “Mis cupones” botoian.
  • Turismo bulegora hurbildu NANarekin eta kupoi proposamenarekin (Alday 1 behea, La Casona eraikina)
  • “Gazte Menua” txartela jaso.
  • Parte hartzen duen lokalean kontsumitu (maiatzaren 18ra arte).

Beraz, adin-tarte horretan dauden eta oraindik Amurrio Berrikusi APP-a ez duten pertsonek deskargatzeko eta eskaintzen dituen abantaila guztiez gozatzeko une egokia da: merkataritzari eta ostalaritzari buruzko informazioa, kulturari, jaiei buruzko agenda, garraio publikoaren ordutegia, etab. Horrela, Amurrion gertatzen denaren berri izango dute.

*** Izakinak amaitu arte (242 Gazte Menus).

Deskargatu hemen:

Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=io.neuromobile.amurrioberrikusi&hl=es_419&pli=1

Iphone: https://apps.apple.com/sa/app/amurrio-berrikusi/id6497949333