Urteko azken Barnetegia Adimen Artifizial Sortzaileari buruz Amurrion
Abenduaren 18an, 9:00etatik 14:00etara, Adimen Artifizial Sortzaileari buruzko urteko azken Barnetegia egingo da Refor-Amurrio Enpresaldean.
Aurreko bi edizioetan izandako eskari handia dela eta, edizio berri bat antolatu da, aurrekoetan plaza gabe geratu ziren profesionalek, baita interesa duten beste pertsona batzuek ere, urte amaitu aurretik teknologia honetara hurbiltzeko aukera izan dezaten.
SPRIk eta Enpresa Digitalak diruz lagundutako ikastaro intentsibo honek enpresei eta profesionalei aukera emango die adimen artifizial sortzaileko tresnak, hala nola ChatGPT, Gemini edo Copilot, ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko. Parte-hartzaileek gaitasun praktikoak eskuratuko dituzte beren eguneroko jardunean zereginak automatizatzeko, eraginkortasuna eta sormena hobetzeko eta erabaki informatuagoak hartzeko.
Ikastaroak tresna praktikoak ez ezik, tokiko ETEetara egokitutako benetako adibideak ere eskainiko ditu. Horrez gain, networking gune bat egongo da, gosaria barne, ideiak eta esperientziak partekatzeko. Halaber, gai giltzarriak jorratuko dira, hala nola pribatutasuna, fidagarritasuna, etika eta adimen artifizialaren erabilerari lotutako lege-alderdiak.
Aukera hau aprobetxatu AAren erabileran hasten hasteko eta haren potentzial guztia ezagutzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Amurrio Bideanekin telefono edo WhatsApp bidez 945 891 721 zenbakian, edo posta elektroniko bidez helbide honetan: empresa@amurriobidean.org.
Izen-ematea ondorengo inprimakiaren bidez egingo da: https://labur.eus/6oflw0ih, “Amurrio El Refor – IAG para empresas” tailerra hautatuz.



