Prestakuntza-eskaintza berria Aiarako Kuadrillan, uda ostean enplegua eta konpetentzien hobekuntza bultzatzeko

Amurrio Bideanek, Aiarako Kuadrillako gainerako garapen agentziekin batera (Amurrio Bidean, ADR Zabaia eta Laudio Hazi), uda ostean hasiko diren ikastaroen eskaintza berri bat prestatu du. Aurten berrikuntza garrantzitsu batekin hasiko da: Aiaraldea Gaitu marka estreinatu da, Aiarako Kuadrillarekin elkarlanean antolatzen diren talde guztien arteko komunikazioari indar handiagoa ematen diona, bai langabetuei bai beren profil profesionala hobetu nahi dutenei zuzendua.. Guztira, Arabako Foru Aldundiak Aiarako Kuadrillaren bidez diruz lagundutako 12 prestakuntza-ekintza jarriko dira martxan, Amurrion, Arespalditzan eta Laudion egingo dira.

Amurrio Bideanek lau ikastaro antolatu ditu, eta horietatik hiru Amurrion emango dira. Horietako bat Aktibatu programa da, lan bila dabiltzan langabeei zuzendua, enpresetan praktika bekadunak eskaintzen dituen Hazilan+ programan ibilbidea jarraitzeko aukerarekin. Horrez gain, Metalaren Lan Arriskuen Prebentzioko prestakuntza eskainiko da, baita eduki tekniko eta digitaleko bi ikastaro ere: Kudeaketarako aplikazio informatikoak eta Robot industrialen oinarrizko programazioa. Azken hori Laudioalde institutuan emango da.

 

Arespalditzak eskualdeko sektore estrategikoetara egokitutako bi formazio hartuko ditu. Alde batetik, Plangintza finantzario holistikoa nekazaritzan tailerra, landa-inguruneetan jasangarritasunera eta erabakiak hartzera bideratua, eta Edukia sortu eta editatu zure mugikorrarekin, trebetasun digital praktikoak garatzera bideratua.

 

Laudion tresna digital, administratibo eta logistikoetan oinarritutako sei formazio garatuko dira: Exceleko bi maila (oinarrizkoa eta aurreratua, taula dinamikoekin), Microsoft Power BIren hastapenak, Izapidetze elektronikoa administrazio publikoarekin (merkataritza sektorea) eta Adimen Artifizialarekin edukiak sortzeko tailerra, oraindik ere interes handia sortzen duen gaia. Horrez gain, Biltegiaren kudeaketa logistikoa eta makinen erabilera (Laudio) ikastaroa emango da, tokiko enplegagarritasunari oso lotua.

Plazak mugatuak dira eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago. Interesa duten pertsonek informazioa zabaldu edo zalantzak argitu ditzakete posta elektronikoaren bidez formacion@amurriobidean.org edo 945 891 721 telefonora deituz.

Aurretiko izen-ematea zuzenean ere egin daiteke lotura honetan:

👉 Izen ematea

HEMEN IKUSGAI TAILERREN EDUKIA

Oharra: Amurrio Bideaneko instalazioak itxita egongo dira oporrengatik abuztuaren 4tik 29ra.