LANBIDEREN PERTSONA EKINTZAILEEI ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI BERRIA

Negozio-ideia bat garatzeko eta ideia hori abian jartzea bultzatzeko 2.000 euroko laguntza da.
Eskabideak aurkezteko epea urriaren 13ra arte egongo da zabalik, eta Amurrio Bidean-en aurkeztu beharko dira..

Onuradunek negozio-ideia bat aztertu eta garatu ahal izango dute laguntza honen bidez, modu esklusiboan eta tutoretzapean, ondoren abian jartzeko. Laguntzak bateragarriak dira besteren konturako lanarekin, baldin eta orduen zenbaketa orokorrean lanaldi osoaren % 30 gainditzen ez badu. Eszedentzian dauden pertsonek ere eska ditzakete.

2.000 €-ko zenbatekoa % 15 igoko da sustatzailea 30 urtetik beherakoa bada, eta % 15 gehiago, emakumea bada.

Amurrio Bidean (Amurrioko Udalaren Toki Garapenerako Agentzia), laguntza-eskaerak jasotzeaz gain, ekintzaileak tutorizatzeaz arduratuko da, proiektua baliozkotzeko eta abian jartzeko laguntza-prozesuak irauten duen hiru hilabeteetan. Hiru hilabete horiek amaituta, sustatzaileak, gehienez beste hiru hilabete izango ditu jardueraren alta eta egindako jardueren memoria aurkezteko.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Amurrio Bideanekin (El Refor Kalea z/g) Tel.945891721 – Mail. autoempleo@amurriobidean.org