AMURRIOKO UDALAK “BIZI GABONAK AMURRION” KANPAINA JARRI DU ABIAN HIRUGARREN URTEZ

Herriko establezimenduetan gastatzeko 15 euroko opari-txekea da, eta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haurrei dago zuzenduta

Bihartik, abenduaren 14tik, urtarrilaren 5era arte jaso ahal izango dira Turismo Bulegoan

Aurten ere, ilusioz betetako egun hauetan, Amurrioko Udalak “Bizi Gabonak Amurrion” kanpaina bultzatuko du, txikienei zuzenduta, batez ere. Ekimena 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haurrei dago zuzenduta. 15 euroko opari-txekea izango dute herriko establezimenduetan gastatzeko. Kanpaina urtarrilaren 20ra arte egongo da martxan.

“Gabonen atarian ekimen hau abian jartzen dugun hirugarren urtea da. Kanpaina honen bitartez, alde batetik, txikienen ilusioari eusten lagundu nahi dugu, eta, gainera, udalerriko establezimenduetan kontsumitzearen aldeko apustuarekin jarraitzeko aukera ematen digu”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako umeek 15 euroko opari-txekea jaso ahal izango dute abenduaren 14tik urtarrilaren 5era Turismo Bulegoan, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara. Jasotzeko, beharrezkoa izango da haurraren NANa edo amaren edo aitaren NANa aurkeztea familia-liburuarekin batera.

Opari-txekea gutxienez 15 euroko erosketa batekin trukatu beharko da Amurrioko edozein establezimendutan (ez da inoiz dirurik itzuliko) eta erabiltzeko epea urtarrilaren 20an amaituko da. Guztira, mila haur baino gehiago izango dira opari-txeke horretaz gozatu ahal izango dutenak, eta horrek, gutxienez 15.000 eurotik gorako eragina izango du.