Amurrio Bideanek «Instagram Avanzado. Nola atera etekina sare honi zure negozioan «. Ekainaren 15ean izango da, 14: 00etatik 16: 00etara.

Gure udalerriko negozio txikiei eta mikroETEei zuzenduta dago, eta Mireia Muñiz marketin digitalean adituak emango du.

Instagram 2010eko urrian abiarazitako sare sozial bat da, azken urteotan hazkunde esponentziala izan duena, neurri handi batean erabiltzeko eta elkarreragiteko erraztasunagatik eta, batez ere, oso tresna bisuala delako irudi batek «mila hitzek baino gehiago balio duen» mundu batean.

Instagram mugikorraren bidez argazkiak partekatzeko sare sozial gisa sortu bazen ere, funtzionalitate berriak garatzen eta integratzen joan da, eta erakusleiho oso indartsua bihurtu da enpresentzat, ikusgarritasuna handitzeko, xede-publikoarekin konektatzeko, balioa emateko eta fidelizazioa lortzeko.

Datorren ekainaren 15eko saioaren helburua da gure udalerriko saltokiek eta enpresa txikiek Instagramen kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gomendagarriak diren funtzionalitate, tresna eta jardunbide egoki guztiak ezagutaraztea (komunikazio-tip-ak, jarraitzaile berriak lortzeko estrategiak, Instagramen bidez saltzea, edukien eta formatuen joerak, etab.). Saioan zehar, zalantzak argitzeko edo galderak egiteko txat bat egongo da.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko Amurrio Bideanekin harremanetan jar zaitezkete 945891721 telefono-zenbakira deituz edo posta elektronikoz: autoempleo@amurriobidean.org.

Webinar_Instagram_Aurreratua