Zabalik dago atzerrian praktikak egiteko Global Training bekak eskatzeko epea.
Garapenek, Amurrio Bideaek parte hartzen duen garapen-agentzien elkarteak, 80 beka eskaintzen ditu mundu mailan.
Uztailaren 19ra arte, hilean 1.635 €-ko 80 beketako bat eska daiteke, unibertsitate-titulua eta B2 ingeles-maila duten 30 urtetik beherako pertsonentzat.
Pertsona horiek ordaindutako praktikak egin ahal izango dituzte atzerriko enpresa eta erakundeetan, beren profil akademiko eta profesionalarekin zerikusia duten jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.
Beka 1.635 € gordineko hilean izango da eta gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango du. Helmugara irteerak urria eta azarora bitartean izango dira.
Parte hartu nahi baduzu, eman izena uztailaren 19a baino lehen, zerrenda honetan gehien interesatzen zaizun beka aukeratuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu web orrian http://becasglobaltraining.eus, Amurrio Bidean-era deitu, 945891721 (teléfono edo whatsapp bidez) edo idatzi empresa@amurriobidean.org postara.