Reforamurrio Enpresaldea Hazitegi eta Enpresa Zentrora sartzeko deialdi berria

Ekainaren 1etik 28 ra eskabideak aurkezteko epea zabalik dago

Reforamurrio Empresaldearen helburua bikoitza da, alde batetik, enpresa-ekimen berriei eta dagoeneko finkatuta dauden enpresei kokapen bat ematea, eta bestetik, topagune dinamiko bat sortzea, lehiakortasuna areagotzeko funtsezko sinergiak eta lankidetza ahalbidetzeko.

Lokalak zerbitzu-sektorean (bulegoak) lan egiten duten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzat dira.

Hazitegiaren eta enpresa-zentroaren kasuan, bulego bakoitzaren alokairu-prezioan barne hartzen dira errentan hartutako lokal bakoitzaren kontsumoak eragindako gastuak, hala nola elektrizitatea, Interneteko konexioa, berokuntza, garbiketa, etab., baita zerbitzu komun batzuk ere; harrera, office, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lanak, segurtasun-sistema, bilera-gelak, etab.

Jarduerari hasiera eman behar dioten enpresa edo pertsona sustatzaileek, edo eskaera aurkezten den unean jarduerari alta eman zitzaionetik hiru urte baino gutxiago daramatenek, prezio hobariduna dute dagoeneko finkatuta dauden enpresekiko.

Gainera, hobari gehigarriak aplikatzen dira enplegua sortzeagatik eta jarduera berritzeagatik, baldin eta bulegoa 25m2-tik gorakoa bada. Bi hobarien batura hasierako prezioaren % 50era irits daiteke.

Une honetan, 10 eta 32 m2 arteko modulu libreak daude.

Amurrio Bidean, Amurrioko Udalaren Toki Garapenerako Elkarteak (zentroaren beheko solairuan dago), eraikina kudeatzeaz gain, laguntza eta aholkularitza ematen ditu ekimen berriak abian jartzeko, edo sendotzeko zerbitzuak eta tresnak eskaintzen ditu, tailerrak eta prestakuntza-ekintzak antolatzen ditu, berrikuntza sustatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko programak garatzen ditu, laguntzen berri ematen du eta izapideak egiten ditu, etab. Horrela, zentroa dinamizatzen eta bertan kokatutako enpresak ikusarazten laguntzen du. Azken batean, espazio fisikoa ez ezik, zerbitzu pertsonalizatua eta funtsezko laguntza ere eman behar zaie enpresei bizitzako lehen urteetan.

Coworking gunea

34,66 m²-ko lau lanpostu dituen bulego partekatua da, bilera-mahaia eta bulegoko altzari espezifikoekin, baita Interneterako konexioa ere. Erabiltzaileek zentroko gainerako instalazioak erabili ahal izango dituzte, hala nola bilera-gelak, harrera-gelak, office-ak eta abar.

Espazioa diseinuarekin, IKTekin, industriarekin lotutako zerbitzuekin, zerbitzu profesionalekin eta abarrekin lotutako jarduera bat garatzen duten edo garatuko duten pertsona edo enpresei zuzenduta dago. Coworking-ean sar daitezke, bai ekintzaileak, bai lan egiteko espazio mugatu bat behar duten eta bulegoa partekatzeko eragozpenik ez duten besteren konturako langileak.

Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek informazioa kontsultatu edo gehitu dezakete Amurrio Bidean (El Refor Kalea zg) 945891721 telefonoan, edo administracion@amurriobidean.org posta elektronikoan.