Marketin digitala da XXI. mendeko profesionalentzat.
Prestakuntza presentziala da, 60 ordukoa, eta astelehenetik ostiralera emango da, 09: 30etik 14: 30era. Urriaren 23an hasten da.
Prestakuntza hau eskualdean erroldatuta dauden langabeei zuzenduta dago batez ere. Kasu horretan, parte-hartzaileek Interneti buruzko ezagutzak izan beharko dituzte, gutxienez erabiltzaile mailan. Prestakuntza honetan parte hartuz, aukera profesionalak zabaldu ahal izango dituzte, aldez aurretik egindako ikasketak marketin digitalari buruzko ezagutzekin osatuz. Prestakuntza interesgarria da, halaber, beren produktua edo zerbitzua Internet bidez saltzeko merkataritza-lana egin behar duten ekintzaileentzat edo autonomoentzat.
Marketin digitalaren estrategia-edukiak, publizitatea, sare sozialak, email marketina, emaitzen analisia, joerak eta etorkizuna jorratuko dira.
Bi prestakuntza-ekintza horiek Amurrio Bidean (El Refor kalea z/g) enpresaren instalazioetan emango dira.
Plazak mugatuak dira eta izen-ematea Amurrio Bidean-en Pertsonen Atarian egin behar da: https://www.tganet.net/BEO/hasiera_amurrioeu/ . Lehenengo aldiz sartzekotan erregistroa egin beharko da eta gero Kurtsoen atalara jo.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefonoan edo formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoan.
Arabako Foru Aldundiak Aiarako Kuadrillari diruz lagundutako jarduera.