TicketBai sistemari buruzko jaurdunaldi informatiboa Amurrion martxoaren 23an 15:00etan Kultur Etxean

TicketBAI hiru Foru Ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektua da, eta jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiei eragiten die, baldintza jakin batzuk betetzen dituen fakturazio-softwarea erabili beharko dutelako.

Fakturazio-sistema berri honekin, fakturazioa telematikoki bidaltzen zaio dagokion foru-ogasunari, eta azken salmentarako tiketa bat ematen zaio kontsumitzaileari, sistema berriaren eskakizunekin bat datorrena. Txartel horrek QR kode bat izango du, eta, haren bidez, faktura behar bezala jaulki dela egiaztatu ahal izango da.

TicketBai ezartzeko egutegia progresiboa izango da jarduera ekonomikoaren arabera:

  • 2022/0//01: Borondatezko aldieran hasiera*

TIKTETBAI sistema erabiltzen duten enpresek onura fiskalak lortuko dituzte.
* % 60ko kenkari gehitua aplikatuko da zergaduna dagokion nahitaezko ezarpen-egutegiari gutxienez hilabete aurreratzen bazaio.

  • 2022/04/01: Arabako Foru Aldundiari laguntzen dioten AHOLKULARITZAK (pertsona fisikoak eta juridikoak)
  • 2022/07/01: Sendagaien, osasun produktuen eta higiene pertsonaleko produktuen txikizkako MERKATARITZA, baita JEZaren epigrafeen 2. sekzioan jasotako lanbide jarduerak ere.
  • 2022/10/01: Gainerako zergadunak.

TicketBairi buruzko informazioa emateko eta xehetasun guztiak azaltzeko asmoz, Arabako Foru Ogasunak informazio-jardunaldi bat eskainiko du martxoaren 23an, egitura honekin:

  1. TicketBAI betebeharraren alderdi arauemaileak
    D. Gonzalo López-Huerta Martínez de Aragón- Arabako Foru Aldundiko Zergen Ikuskaritza Zerbitzuko burua.
  2. TicketBAIren alderdi teknikoak eta aplikatzekoak

          Koldo Martínez de Lafuente Gaviña -Arabako Foru Aldundiko Zergen ikuskatzaile laguntzailea.

  1. Zalantzak eta galderak.

TicketBai abian jartzearekin lotutako software-inbertsioak finantzatzeko helburuarekin, Arabako Foru Aldundiak merkataritza-sektoreari eta zerbitzu pertsonalei zuzendutako zuzeneko diru-laguntzaren kopurua diruz lagun daitezkeen kontzeptuen % 50era iristen da, betiere kontzeptu horiek 400 €-tik gorakoak badira. 2022ko urriaren 3ra arte dago zabalik laguntza eskatzeko epea, 2021eko azaroaren 1etik 2022ko irailaren 30era arte egindako inbertsioetarako.

Jardunaldian izena emateko, honako inprimaki hau erabili behar da: https://forms.office.com/r/rBLXdBKYKR

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin 945891721 telefonoan edo posta elektronikoz: empresa@amurriobidean.org