hazilan

Hazilan-en parte hartzeko azken plazak

Hazilan pertsonei lana bilatzen laguntzeko programa bat da. GMLH (Goi Mailako Lanbide Heziketa) edo unibertsitate-ikasketak dituzten, 20 eta 44 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago.

Urriaren 10ean talde-prestakuntza hasiko da, beraz, enplegua bilatzeko prozesuan laguntza nahi duten pertsonek, dela egoerari aurre egiten ez dakitelako, nahi dituzten emaitzak lortzen ari ez direlako edo bere burua ez dutelako gai ikusten erronkari bakarka ekiteko, Amurrio Bidean-era jo dezakete informazio gehiago eskatzera.

Enplegua bilatzeko zeharkako prestakuntza-programa bat da, enpresan hilabete eta erdi eta 4 hilabete bitarteko praktikaldia egiteko, edo negozio-ideiaren tutoretza Aurrera eramateko aukera ematen duena, aldi horretan beka bat jasotzeko aukerarekin. Gainera, Amurrion erroldatuta dauden pertsonek Udalak gazte planare bidez, programa honetarako bideratua duen beka jaso ahal izango dute, hilean 800 €-koa.

Taldea osatzeko azken plazak geratzen dira. Ez galdu aukera, hau izango baita 2016az geroztik martxan dagoen programaren azken edizioa.

Izena emateko, deitu edo utzi zure datuak formulario honetan:
https://forms.office.com/r/MDKKrYy1Pp

Jarduera hau 2014-2020 programa operatiboaren barruan dago, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 50ean.