Games Academy Amurriora itzuli da bideojokoak egiten ikasteko 2 tailerrekin

Amurrio Bidean ekimenaren hurrengo ekitaldiak ekainaren 27an eta 28an izango dira, 10:00etatik 14:00etara.

Games Academy doako tailerrak dira, eta bideojokoak modu praktiko eta errazean garatzen ikastea dute helburu, aldez aurreko ezagutzarik gabe. 12 urtetik gorako gazteek Unity edo Roblox bezalako tresna profesionalak erabiltzen ikasteko diseinatuta daude, mailak, joko-mekanikak, menuak edo beren pertsonaia idealak sortzeko.

Tailerren bidez, jakin-mina eta interesa piztu nahi zaie bertaratutakoei, etxetik bideojokoak egiten eta ikasten jarrai dezaten, erabiltzen ikasitako doako tresnekin. Azken batean, etengabe hazten ari den sektore batean bokazioa piztea da helburua.

Tailer horiek Arabako eta Euskadiko hainbat herritan egiten dira, eta honako kokapen hauek nabarmentzen dira: EUNEIZ (Gasteizko Unibertsitatea), Saregune, Kuartango Lab eta Amurrio Bidean, besteak beste.

 

Roblox (27/06)

Ezagutu minijokoen sorkuntzaren mundu zirraragarria gure lantegi espezializatuan.
Roblox Studio tresna ahaltsua erabiliz, Minecraften TNT Run ezaguna birsortzen ikasiko dugu. Ingurune birtualen eraikuntza esploratuko dugu, joko-mekanika zirraragarriak inplementatuko ditugu eta ukitu paregabeak gehituko dizkiogu gure jokoari.
Sar zaitez esperientzia praktiko eta dibertigarri honetan ideiak ekintza bihurtzeko, Minecraften sormenak inspiratuta!
Hizlaria: Haimar Arregui

 

Unity (28/06)

Badakizu zer duten komunean Angry Birds, Pokemon Go edo Crossy Road bezalako joko ospetsuenek? Unity motor moldakorrarekin garatu dira, edozein plataformatan funtzio interaktiboak garatzeko egokia. Tailer honetan 2D plataformen bideojoko bat sortuko dugu. Oinarrizko joko-mekanikak sortuko ditugu (anda/corre, salta, dash, muerte, check points pertsonaia eta mugimenduari soinua ezartzea).

Hizlaria: Haimar Arregui

 

Tailerrak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da www.gamesacademy.eus webgunean. Plazak mugatuak dira.

 

Ekimena Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak finantzatzen dute, BIC Arabak eta EUNEIZek koordinatzen dute eta Euskaltel Fundazioarekin lankidetzan.

Aurten, nobedade gisa eta gaztetxoengana hurbiltzeko asmoz, web orria eta sare sozialen profil hauek estreinatu dituzte: Instagram@gamesacademy_eus eta TikTok@gamesacademy_eus

 

Prest al zaude hurrengo mailara pasatzeko?

Edicion pasada de games acadamy

Games Academy 2022ko edizioa