AMURRIOKO MERKATARITZAK BAT EGIN DU LGTBIQA+ HARROTASUNAREN EGUNAREN SENTSIBILIZAZIOAREKIN

Udalerriko 30 establezimenduk hainbat totem jarriko dituzte euren lokalen aurrean, LGTBIQA+ harrotasunaren egunari buruzko informazioarekin; herritarrek ere kanpainan parte hartuko dute zozketa baten bitartez, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da totemetan jasotako informazioarekin galdetegi bat betetzea.

Datorren astean Raisa Álava herriko artista oroimenezko horma-irudi bat margotzen hasiko da, urteko 365 egunetan sexu- eta genero-aniztasuna ikusarazteko.

 LGTBIQA+ Harrotasunaren Eguna dela eta, Amurrioko Udalak eta Izan Amurriok herritarrak errealitate horren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina bultzatu dute. Kanpainarekin batera, bihar, ekainean zehar gauzatzen ari den eta horma-irudi batekin amaituko den ‘Amurrio Harro’ programazioaren egun handia ospatuko da.

30 saltoki murgilduta daude gaurtik aurrera sentsibilizazio-kanpainan, LGTBIQA+ Harrotasunaren Egunari buruzko informazioa duten hainbat totem jarriz. Guztira 15 izango dira, eta kalean jarriko dira, parte hartzen duten saltokien aurrean. Alde batetik, LGTBIQA+ kolektiboaren mugarri edo pertsonaia bati buruzko informazioa aurkitu ahal izango da, eta, bestetik, siglen esanahia banakatuko da, horietako bakoitzak zer adierazten duen jakiteko.

Kanpaina honetan, herritarrak sentsibilizatzeaz gain, zozketa baten bitartez parte-hartzea lortu nahi da. Zozketa horretan, galdera batzuei erantzun beharko zaie. Galdera horien erantzunak totemetan egongo dira. Parte hartzeko txartelak saltoki parte-hartzaileetan egongo dira eskuragarri, eta, osatu ondoren, Kultur Etxean dagoen hautestontzian utzi beharko dira.

Ekainaren 30ean erantzun guztiak zuzen eman dituzten parte-hartzaileen artean sari-sorta hauek zozketatuko dira:

  • “Los 50 Queers que cambiaron el mundo” liburua, eta azaroaren 12an Amurrion antzeztuko den “Cris, pequeña valiente” antzezlanerako 2 sarrera.
  • “Moio: gordetzea ezinezkoa zen” liburua, eta azaroaren 12an Amurrion antzeztuko den “Cris, pequeña valiente” antzezlanerako 2 sarrera.
  • “Orgullo. La lucha por la igualdad del movimiento LGTBI+” liburua, eta azaroaren 12an Amurrion antzeztuko den “Cris, pequeña valiente” antzezlanerako 2 sarrera.

Establezimendu parte-hartzaileak: Aranoa zapatak, Kapritx, If hair nails & beauty, Eguiluz moda y color, Bai-bada, Telmer, Entre punto y puntada, Lur, Librería Sanz, Katibel, Centro óptico Josu, New Jolan, HIT, Selene frutadenda, Fotografía Arregi, Spiral, Karisma, Lambarri, Gancedo, Elektrohob, Olerki, Basualdo, Lilura, La rana turquesa, Madis, Susana estética, Modapiel, Luyando ópticos, Burutxaga haragidenda eta Poryekta.

‘Amurrio Harro’ Eguna

Ekainean zehar, Amurrio erabat murgilduta egongo da ekainaren 28aren, LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren, inguruan egiten ari den aldarrikapen ugarien egitarauan. Erakusketa bat, tailerrak eta zine foruma izan dituen programazioa bihar amaituko da, ospakizunaren egun handiarekin. Bertan, besteak beste, erakusketak, ahalduntze-tailerrak, zinema eta antzerkia izango ditugu. 90 lagun bilduko dituen bazkari herrikoia ere egingo da Juan Urrutia parkean.

Gainera, joan den asteburuan udalerriko hainbat eserleku LGTBIQA+ kolektiboaren koloreekin margotu ziren. LGTBIQA+ Harrotasunaren Egunaren ospakizunarekin amaitzeko, datorren astean Raisa Álava herriko artista oroimenezko horma-irudi bat margotzen hasiko da, urteko 365 egunetan sexu- eta genero-aniztasuna ikusarazteko.

“Amurrio udalerri konprometitua, segurua eta anitza izatea nahi dugu. Eta horie serlekuen margotzearen, “Amurrio Harro” bezalako programazioaren edo artearen bitartez komunikatzea eta sentsibilizatzea bilatzen duen oroitzapenezko horma-irudiaren bitartez egingo dugu” azaldu du Txerra Molinuevo Laña, Amurrioko Alkateak.