Amurrio Racek karrozeria hoberenaren saria jaso du
Amurrio Race lasterketa-taldea kart elektriko batekin lehiatzen da Green Power Iberia zirkuituetan.
Gaitasun zientifikoak, teknologikoak, artistikoak eta matematikoak lantzeko eta herriko enpresa-sarea ezagutarazteko, Amurrio Bidean elkarteak 11 eta 16 urte bitarteko gazteeei zuzendutako proiektu bat jarri du abian.
Kart elektriko bat muntatzeko kita erostea izan da apustu nagusia. Amurrioko 11 neska-mutilek parte hartu dute, eta “Amurrio Race” lasterketa-taldea jarri da martxan. Herriko hiru gaztek, 2 ingeniarik eta hezitzaile-laguntzaile batek, dinamizatzen dituzte.
Talde honek autoa diseinatu eta muntatu du, eta herriko enpresekin harremanetan jarri da proiektua aurrera ateratzeko laguntza ekonomikoa bilatzeko. Gaur egun, herriko 7 enpresak laguntzen dute proiektu hau: Megatech Industries Amurrio, Gildas Albizabal, Fontanería Raga Ibarrondo, Burutxaga Hestebeteak, Koba Cycling, Artomaña Txakolina eta CuadraBus eta bi erakundek; Zaraobe institutua, instalazioak uzten dituena, eta Amurrio Bidean, proiektua diseinatu eta kudeatu duena.
Joan den apirilaren 28an, Torrelavegan (Kantabria), Amurrio Race taldeak lehen lasterketan parte hartu zuen. Lasterketa aurreko azterketa teknikoan hainbat hobekuntza-iradokizun egin zizkioten (abian jartzeko bere babesleen laguntza handiagoa beharko dute). Lasterketako emaitza gisa 5. geratu ziren sailkapenean, 4. postuarekin berdinduta, eta karrozeria onenaren saria jaso zuten. Zorionak talde!!! !
Orain, hobekuntzak garatu behar dira, eta Amurrion proiektua ezagutarazteko jardunaldi bat prestatu, agian zirkuitu bat antolatuz, denok hainbeste lanaren emaitzaz gozatu ahal izateko. Eta zergatik ez, hurrengo ikasturtean taldeko kide izan nahi duten gazteek gertutik ezagutu dezaten proiektua.
Proiektu honetaz gain, Amurrio Bidean-ek Megatech enpresara bisita antolatu du Amaurre ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleekin, garatzen ari diren etorkizuneko lanbideak lantzeko proiektuaren barne. Honetaz gain, hitzaldi bat ere antolatu da zentroan Goiuria Aramendirekin, Laudioko mekanizazio-enpresa txiki bateko kudeatzaile ohi eta, gaur egun, Aiara Industrial Lab-eko arduraduna.